burua
2. buletina | 2010/12/16
     
 

Egitasmoak

 
     
 
Euskarazko Produktuen gida
 
   
     
 
Gidabaimena euskaraz
 
   
     
 
Eska ezazu orrazteko euskaraz
 
   
     
  Gehiago  
     
 
BERRIKUNTZAK BURUNTZALDEA EUSKARAZ WEBGUNEAN

Iaz bezala, aurten ere hainbat berrikuntza egin dugu Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuen webgunean.

 


euskaldun aktiboakAlde batetik, "Zuretzat bereziki" atalean euskararen erabileran aktibo izan nahi duen ororentzako informazioa biltzen hasi gara. "Aktibo izan nahi?" izenburupean, euskaraz aritzeko, jokatzeko, bizitzeko, hau da, aktibo izateko ditugun aukera batzuk jaso ditugu: euskarazko menua duen telefonoa erosi, gidabaimena euskaraz atera, errenta aitorpena euskaraz egin, seme-alaben eskolaz kanpoko jardueretan euskarazko eskaintza aukeratu… Euskaraz egin daitekeenaren informazioaz gain, euskaldun aktibo izateko jarrerak eta gomendioak biltzea dugu helburu.

 


zure ekarpenaBestalde, webgunearen erabiltzaileon iradokizunak, galderak edota iritziak gure jardunerako lagungarri direla irizten diogun heinean, ekarpen horiek jasotzeko aukera gehitu dugu "Zuretzat bereziki" ataleko guneetan.

 


hiztegiaAzkenik, hainbat egitasmotarako sortutako hiztegiak batu ditugu. Orain, hiztegiaren bilatzailetik egitasmo guztietako hiztegiak kontsulta daitezke. Terminoen bilaketa testu librez edota bilaketa aurreratua erabilita egin daiteke.

 
Buletinean HARPIDETZA EGIN / ETEN
 
Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuak - iametza interaktiboak garatua
Lege oharra