Galdezka aritu gara Buruntzaldeko udaletxeetako jendaurreko lanpostuetako langileei, haien eta zuen arteko harremanetan euskarak eta gaztelaniak zein leku eta zein tratamendu duten jakiteko asmotan. Langileen zein herritarren jarrerari buruz galdetu diegu, izan dituzten esperientzia on eta txarrei buruz, herritarrak hizkuntza kontuetan zorrotzak ote zareten…
Esate baterako, hizkuntza eskubideekin exijenteak ote zareten galdetu diegunean, hona hemen erantzunetako bat:
- “Gaztelera nahi duenak, berehala adierazten du zein hizkuntzatan nahi duen”
Eta guk, zera galdetu nahi dizugu zuri:
- “Zuk udalean euskaraz nahi duzunean, adierazten al duzu? Nola? Izan al duzu inoiz eragozpenik? Esan, esan…