buruntzaldeko logoa

Merkatariak eta lan mundua

diru-laguntzak

Euskara ikasteko

Euskara ikasi edo zure maila hobetu nahi baduzu, Buruntzaldeko udalek diruz lagunduko zaituzte. Era askotako ikastaroak egiteko laguntza izan dezakezu.

Ikusi Buruntzaldeko euskaltegien zerrenda edo Euskal Herriko euskaltegien aurkibidea.

Errotulu komertzialak jartzeko

 


Errotulua berritu nahi baduzu edo negozio berri bat irekitzeko asmotan bazabiltza, Buruntzaldeko udalek diru laguntza emango dizute errotulua euskaraz edo ele bietan jartzeko.

Web orriak eta programa informatikoak

Web orria euskaraz diseinatzeko edo programa informatikoak euskaraz erosteko asmoa baduzu, Lasarte-Oriako, Andoaingo, Astigarragako eta Hernaniko udalek diru laguntza eskuratzeko aukera emango dizute.

Ikusi euskaraz dauden programa informatikoen katalogoak.

Euskara planak martxan jartzeko

Zure establezimendu edo enpresan euskaren erabileran aurrerapausoak eman nahi badituzu, Buruntzaldeko udalek diruz lagunduko zaituzte.

Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuak · iametza interaktiboak garatua
Lege oharra