buruntzaldeko logoa

Merkatariak eta lan mundua

Errotulu komertzialak jartzeko

 


Errotulua berritu nahi baduzu edo negozio berri bat irekitzeko asmotan bazabiltza, Buruntzaldeko udalek diru laguntza emango dizute errotulua euskaraz edo ele bietan jartzeko.

Andoain


Zertan laguntzen dugu:

  • Establezimenduko errotuluak euskaraz edo elebietan jartzea

Norentzako da laguntza:

  • Herriko merkatarientzat

Informazio gehiago:

  • Euskaraz ipintzeagatik %50 (gehienez 300,51 euro) eta elebietan jartzeagatik %30 (gehienez 180,30euro)
 

Astigarraga

Zertan laguntzen dugu:

  • Establezimenduetako errotulazio elementuak (errotulu, olana, inskripzio –ibilgailu, erakusleihoetakoa…- etab. euskaraz jartzea

Norentzako da laguntza:

  • Establezimendua Astigarragan kokatua dutenentzat
 

Hernani

Zertan laguntzen dugu:

  • Establezimenduko errotuluak euskaraz jartzea
  • Ibilgailuetako errotuluak euskaraz jartzea

Norentzako da laguntza:

  • Merkatarientzat nahiz beren zerbitzuaren eskaintza ibilgailuen bidez egiten dutenentzat
 

Lasarte-Oria

Zertan laguntzen dugu:

  • Establezimenduko errotuluak euskaraz edo elebietan jartzea
  • Bestelako errotuluak: ibilgailuetakoak, enpresaren kokapena iragartzen dutenak eta abar

Norentzako da laguntza:

  • Izaera ez ofizialeko herriko edozein entitateentzako
 

Urnieta

Zertan laguntzen dugu:

  • Establezimenduko errotuluak euskaraz edo elebietan jartzea

Norentzako da laguntza:

  • Merkatarientzako
 

Usurbil

Zertan laguntzen dugu:

  • Euskara hutsez idatzitako errotuloengatik jaso daiteke dirulaguntza hau

Norentzako da laguntza:

  • Elkarteak, merkatariak, aisia eta kultur elkarteak, kirol-entitateak subentzionatzeko dirulaguntza da.
 

Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuak · iametza interaktiboak garatua
Lege oharra