Irailaren 27an, Hernaniko Udaleko EAJko, H1!eko eta PSE-EEko zinegotziek plenotik alde egin zuten, Bilduk dokumentazioa gaztelaniaz ez ziela helarazi salatuz.
Ogasun eta Finantza Departamentuak Gipuzkoako Zerga Gida argitaratu du euskaraz. Argitalpen honen bidez, zerga arloko erabiltzaileei lan tresna bat eman nahi zaie, Gipuzkoako foru zerga sistemara hurbiltzeko eta beren jarduera euskaraz egitea errazteko.
Gipuzkoako Foru Ogasunak emandako datuen arabera, 2010eko Errenta Aitorpena euskaraz egin duten gipuzkoarren kopurua igo egin da.
14 enpresek baiezkoa eman diote Baitez Gurean! proiektuari eta gehiago izan daitezkeela aurreikusi daiteke Buruntzaldeko lan munduan euskararen erabilera sustatzeko abian jarritako proiektua kudeatzen duten aholkularien esanei kasu eginez gero.
Motibazio saioak eman dituzte Buruntzaldeko 6 ikastetxetan Ahize-AEK Hizkuntza Aholkularitzako hizlariek 2010-2011 ikasturtean.
Ekainaren 25era arte herritarrak Ogasunarekin ditugun kontuak argitzera deituak gaude. Aitorpena onartu aurretik ordea, asko izan ohi dira banketxe edo gestorietara joan ohi direnak.
Hitzarmenaren helburua euskararen erabilera areagotzea izanik, sinatzaileen artean hartuko duten konpromisoetako bat da elkarren arteko harremanak, ahozkoak nahiz idatzizkoak, euskaraz izan daitezen saiatzea.
Buruntzaldeko 6 udalerriek ‘Baietz gurean’ egitasmoa jarri dute abian, enpresetan euskeraren erabilera sustatzeko asmoz.
Horretarako Udalak merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko proiektua garatu du, Salkinekin batera elkarlanean burutzen ari dena.
Buruntzaldeko udalek euskararen erabilera normalizatzeko elkarlanean egindako egitasmoen artean, lan munduarekin loturikoa ere badago, eta euskara planak sustatzeaz gain, enpresetan praktiketako langile gisa jardungo duten ikasleek lana euskaraz egin dezaten bultzatzea ere helburu dute. Gaiarekiko kontzientzia pizteko, heziketa zikloak dauzkaten eskoletako ikasleei zuzendutako hainbat hitzaldi antolatu dute Buruntzaldeko udalek.