Umearen hasierako bizimoduan, familia du bere mundu osoa. Hortik jasoko duen hizkuntza izango du lehen hizkuntza, bere mundu afektiborako hizkuntza. Umeari euskaraz eginez gero, eta gurasoen artean ere euskaraz aritzen bazarete, umeak euskararekin duen harremana eta lotura osoagoak izango dira. Aurrerago, beste erabaki batzuk hartu beharko dituzue, bai eskolako ikasteredua, bai eta haurrari aisiladia, jolasak, kirolak... euskaraz egiteko aukera ematea ere. Horrela ziurtatuko duzue etorkizunean zuen seme-alabak elebidun osoak izango direla.
Aholkuak:
Guraso bezala zer eta hola hobetu: