buruntzaldeko logoa

Gurasoak

Seme-alaben aisialdia

Atal honetan Buruntzaldeko sei udalok prestatu gida topatuko duzu. Gidaren helburua da udalerri bakoitzean hamasei urtetik beherakoei euskaraz aisiako edo denbora libreko zer eskaintza dagoen jakitera ematea eta zer egin nahi duten aukeratzen laguntzea.

Eskualdeko ia-ia haur eta gaztetxo guztiek euskaraz ikasten dute. Hortaz, eskolak (eta, askoren kasuan familiak) emandako euskarazko gaitasuna eskolaz kanpoko jardueretan normaltasun osoz baliatzea nahiko genuke udaletako arduradunok, uste baitugu horixe dela onuragarriena, bai euskarak aurrera egiteko, bai eskualdearen giza garapenaren aurrerabiderako.

 Aisialdi gidaz gain, Euskarazko Produktuen Katalogoa kontsulta dezakezu. Katalogo honetan euskaraz argitaratzen diren produktu egokienak eta haien inguruko informazioa –argitaletxea, prezio tartea eta abar– jaso dira, etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko edo gozatzeko aukera izan dezaten.

 

Buruntzaldeko aisia herriz herri:

Euskarazko Produktuen Katalogoa:

Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuak · iametza interaktiboak garatua
Lege oharra