buruntzaldeko logoa

Aktibo izan nahi?

Errenta aitorpena egin behar dut

Diru kontuak gaztelaniaz egin ohi ditugu normalean, ezta? Ohitura falta, hitz teknikoak, segurtasun falta... Hala ere, geroz eta informazio eta laguntza gehiago dago zalantzarik baldin baduzu behar adina argibide izateko. Hemen duzu errenta modalitate bakoitzean euskaraz egiteko jarraitu beharreko urratsak.

 

Aurten, gainera, Errenta –aitorpena egiterakoan hautatzen duzun hizkuntza Foru Aldundiko beste departamentuekiko harremanetan erabiltzeko ere baliatu nahi da, horretarako baimena ematen baduzu. Beste urrats bat euskaraz bizi nahi dugun gipuzkoarrontzat.

 

 

 

Gestorien aurkibidea:

Mekanizatua. Hitzordua eskatu behar da lehendabizi 902100040 telefono zenbakian edota internet bidez (www.gipuzkoa.net). Galdetu egingo dizute zein hizkuntza erabili nahi duzun.

Berretsitakoak.(autolikidazio proposamenak) Foru Aldunditik jasoko duzu etxean, ados bazaude, telefonoz edo internet bidez onartzeko. Berresterakoan, galdetu egingo dizute zein hizkuntzatan jaso nahi duzun aurrerantzean.

Internet bidez. www.gipuzkoa.net webguneko laguntza programa bidez. Euskarazko aukera bertan dugu. (. “Datu pertsonalak” atalean galdetu egingo dizu zein hizkuntza aukeratzen duzun harremanetarako.)

Paperezko inprimakietan. Estankoetan erosi eta zergadunak berak bete behar ditu datuak. Inprimakiak bi hizkuntzetan daude.

 

Informazio gehiago:

Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuak · iametza interaktiboak garatua
Lege oharra