Web gunea erabiltzeko baldintzak
Oro har erabiltzaileak euskara.buruntzaldea.org web guneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraikiz erabiltzeko betebeharra du, besteren artean, bertako edukiak merkataritza-xedetarako ez erabiltzeko eta fede onaren aurkako jardueratan ez erabiltzeko.
Datu pertsonalen babesa eta pribatutasuna
Webgune honetan dauden datu pertsonalak Buruntzaldeko Euskaraz Zerbitzuen fitxategi automatizatu batera igaroko dira.
Datu horiek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie hirugarrenei utziko.
Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek datu horiek alda edo gal ez daitezen eta baimenik gabeko inor datu basean sar dadin saihesteko beharrezko neurriak hartuko ditu.
Erabiltzaileak baimena ematen die Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuei bere datuak erabiltzeko, beti ere datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz.
Edonola ere, erabiltzaileak, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo komunikaziorik ez duela nahi eskatzeko eskubidea du, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren arabera. Horretarako, Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuetara jo beharko du.