Euskara ikasi edo zure maila hobetu nahi baduzu, Buruntzaldeko udalek diruz lagunduko zaituzte. Era askotako ikastaroak egiteko laguntza izan dezakezu.
Ikusi Buruntzaldeko euskaltegien zerrenda edo Euskal Herriko euskaltegien aurkibidea.
Euskal Herriko Unibertsitateek hainbat ikastaro antolatzen dituzte udan, jakintza arlo askotakoak. Euskaraz eskaintzen dira horietako batzuk, eta bertan parte hartzeko asmoa baduzu, aukera duzu Buruntzaldeko udaletan diru laguntza eskatzeko.
Ikusi Udako Euskal Unibertsitatearen web gunea.

Errotulua berritu nahi baduzu edo negozio berri bat irekitzeko asmotan bazabiltza, Buruntzaldeko udalek diru laguntza emango dizute errotulua euskaraz edo ele bietan jartzeko.
Web orria euskaraz diseinatzeko edo programa informatikoak euskaraz erosteko asmoa baduzu, Lasarte-Oriako, Andoaingo, Astigarragako eta Hernaniko udalek diru laguntza eskuratzeko aukera emango dizute.
Ikusi euskaraz dauden programa informatikoen katalogoak.
Zure establezimendu edo enpresan euskaren erabilera areagotzeko plana jarri nahi baduzu martxan, Buruntzaldeko udalek diruz lagunduko zaituzte.