Buruntzaldeko udalek, eskualdeko euskaltegi guztiekin batera, herritarrei gogorarazi nahi die aukera paregabea dutela eskualdeko edozein euskaltegitan matrikulatzeko.
Zehazkiago, otsailean zehar, matrikula irekita dago Andoaingo, Astigarragako, Lasarte-Oriako eta Usurbilgo AEK euskaltegietan eta Hernaniko eta Lasarte-Oriako udal-euskaltegietan.
Ordutegien aukera oso zabala da, eta ikasmailena ere bai. Euskaltegi bakoitzaren eskaintzaren berri euskara.buruntzaldea.org web gunean ikus daiteke. Euskara.buruntzaldea.org web gunean bertan, bakoitzak bere euskara-mailaren gutxi gorabeherako erreferentzia emango dion automailaketa oso modu sinplean egiteko aukera ere badago. Udal bakoitzak euskara ikasten dihardutenentzat dituen diru-laguntzak ere bertan kontsulta daitezke.
Euskaltegiekin harremanetan jartzeko telefonoak hauek dira: