buruntzaldeko logoa

mintzalaguna, gure artean euskaraz...

Euskaltegitik kanpo euskara praktikatzeko aukera ematea da programa honen helburua. Euskaraz aritzeko zailtasuna, ohitura falta, lotsa edota beste edozein oztopo baduzu, aproposa izan daiteke zuretzat.

 

Mintzalagun, Berbalagun, Hizkide, Mintzakide, Solaskide, Zahar-berri… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak erabiltzen dira finean egitasmo berdintsuak izendatzeko: mintzapraktika programak.

 

Mintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza.

 

Hona hemen harremanetarako datuak:

 

Gure artean euskaraz (Hernani)
Larramendi 11 behea
Telefonoa:943 332 799
http://www.dobera.com
dobera@dobera.com

Solaskide (Lasarte-Oria)
Geltokia 4-1
Telefonoa: 943 371 448
http://www.ttakun.com
solaskide@ttakun.com

 

Hizkide (Andoain)
Andoaingo AEK
Telefonoa: 943 591 704
Autoikaskuntzako ikasleei zuzendutako egitasmoa.

 

Hizkide (Astigarraga)
Astigarragako AEK
Telefonoa: 943 557 354

 

Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu Mintzapraktika egitasmoaren web gunera, bertan informazio zabala, argazkiak eta harremanetarako datuez gain, Skype bidezko Mintzapraktikara izena emateko orria topatuko duzu.

bilaketa

Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuak · iametza interaktiboak garatua
Lege oharra