buruntzaldeko logoa

SMS lehiaketa 2012

Adur Larrea komikigilea Buruntzaldeko ikastetxeetan

Zibereuskara sortzen ari da eta gero eta indar handiagoa ari da hartzen, batez ere gazteen artean. Internetek, txatek eta segapotoek eragin dituzten aldaketen artean, agian nabarmenena, lagunarteko erabilera idatzian sumatu da: hitz egiten den bezala idazten da. Eta esan liteke, lehen aldiz euskararen historia gertuan, fenomeno hau, denbora bertsuan gertatu dela gurean eta inguratzen gaituzten beste hizkuntza indartsuagoetan.

Aldaketa hauetaz eta jendartearen komunikatzeko modu zahar eta berriez ariko da Adur Larrea komikigile bizkaitarra DBHko ikasleekin. Ikasle horiek “Motxian eby” lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute.


 

albisteak

Motxian Ebay 2012

MOTXIAN EBY 2012

Martxoaren 4a bitartean 2012ko SMSen "Motxian eby" lehiaketa egingo da www.buruntzaldea.org webgunean. Buruntzaldeko ikastetxeetan otsailean zehar Adur Larreak emango dituen saioetako jasoleek parte hartu ahal izango dute. Buruntzaldeko herri bakoitzeko mezu onenaren egileak smartphone bat jasoko du.

irakurri gehiago +
albiste gehiago +
Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuak · iametza interaktiboak garatua
Lege oharra