Adur Larrea komikigilea Buruntzaldeko ikastetxeetan
Zibereuskara sortzen ari da eta gero eta indar handiagoa ari da hartzen, batez ere gazteen artean. Internetek, txatek eta segapotoek eragin dituzten aldaketen artean, agian nabarmenena, lagunarteko erabilera idatzian sumatu da: hitz egiten den bezala idazten da. Eta esan liteke, lehen aldiz euskararen historia gertuan, fenomeno hau, denbora bertsuan gertatu dela gurean eta inguratzen gaituzten beste hizkuntza indartsuagoetan.
Aldaketa hauetaz eta jendartearen komunikatzeko modu zahar eta berriez ariko da Adur Larrea komikigile bizkaitarra DBHko ikasleekin. Ikasle horiek “Motxian eby” lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute.
Amaia Oiartzabal (Aita Larramendi Ikastola), Ioritz Goizueta (Arantzazuko Ama BHI), Maria Ruiz (Urumea Ikastola), Izar Agirretxe (Landaberri BHI Institutua) eta Itsasne Urruzola (Egape Ikastola) dira aurtengo sarituak.
irakurri gehiago +
Otsailaren 3tik 28ra bitartean SMSen "Motxian eby" lehiaketa egingo da www.buruntzaldea.org webgunean. Adur Larrea komikigilearen saioetan egon diren ikasleek hartu ahal izango dute parte. Irabazleek sakelako telefono bat jasoko dute. Herri bakoitzeko telefono bat zozketatuko da.
irakurri gehiago +
Otsailaren 10etik martxoaren 1era bitartean SMSen lehiaketa egingo da www.buruntzaldea.org webgunean. Aitor Txarterinaren saioen jasole izan diren ikasleek parte hartu ahal izango dute. Lau kategorietako irabazleek iPod bana jasoko dute.
irakurri gehiago +