Ikasketak euskaraz egin dituzten profesional gazteak lan mundura sartzen ari dira etengabe. Euskaraz trebatutako langileak, batetik, eta euskarazko zerbitzua eskatzen duten bezeroak, bestetik, hizkuntz egoera berrira egokitzeko ahaleginak egiten ari dira eskualdeko enpresak ere. Buruntzaldeko udalok ahalegin hori sustatu eta saritu egiten dugu, diruz nahiz beste era bateko laguntzekin.
Euskal Herrian 2007ko urtean 221 enpresetan zeuden euskara-planak martxan. Ezkerreko mapan enpresa horien kokapen geografikoa ikus daiteke.
Buruntzaldean enpresa hauek dute euskara plana:
Buruntzaldeko udalek “Ezetz asmatu 5 gezur borobilak!” lehiaketa jarri dute abian. Herri bakoitzeko asmatzaileen artean denbora-pasa joko bat zozkatuko da.
irakurri gehiago +
Buruntzaldeko udalek euskararen erabilera normalizatzeko elkarlanean egindako egitasmoen artean, lan munduarekin loturikoa ere badago, eta euskara planak sustatzeaz gain, enpresetan praktiketako langile gisa jardungo duten ikasleek lana euskaraz egin dezaten bultzatzea ere helburu dute. Gaiarekiko kontzientzia pizteko, heziketa zikloak dauzkaten eskoletako ikasleei zuzendutako hainbat hitzaldi antolatu dute Buruntzaldeko udalek.
irakurri gehiago +
Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek Zurea bai zortea! // ¡Estás de suerte! euskaltegien matrikulazio kanpaina aurkeztu berri dute, eta aldi berean euskara.buruntzaldea.org web gunean martxan jarri den Euskaltegiak atal berritua ezagutarazi da.
irakurri gehiago +
Usurbilgo Udalak 2008-2009 ikasturtean euskara ikasten aritu direnei diru-laguntzak ematea adostu du. Deialdia ekainaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta laguntzak eskatzeko epea ekainaren 15ean zabalduko da 30era arte.
irakurri gehiago +
Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek errenta aitorpena euskaraz egiteko laguntza eskaintzen dute.
irakurri gehiago +
Atzo eskualdeko hiru enpresek eta Udalek akordioa sinatu zuten, enpresetan euskera planak sustatzeko.
irakurri gehiago +