- Noiz: otsailaren 14tik martxoaren 14a bitartean.
- Parte-hartzaileak: Buruntzaldeko ikastetxeetan otsailean zehar Adur Larreak emango dituen saioetako jasoleak..
- Lehiaketan nola parte hartu: www.buruntzaldea.org webguneko formularioaren bidez.
- Kategoria bakarra: "Gustuko duzun horri bidaliko zeniokeen SMSa"
- Saria: Ukitzeko pantaila duen sakelako telefono katxarroa!!!! Buruntzaldeko herri bakoitzeko mezu onenarentzat.
- Epaimahaia: Adur Larrea eta Asisko Urmenetak osatuko dute.
* Oinarriak PDF formatuan (106 Kb)
Lehiaketaren leloa Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak sortua da. Irudiak SMSen liburuxkatik ateratakoak dira (© Zazpiak Batman Kolektiboa: Kike Amonarriz, Antton Olariaga eta Asisko Urmeneta).
Antolatzaileak: Buruntzaldeko Euskara Batzordeak.