Buruntzaldeko herrietan martxoan zehar Motxian eby SMS lehiaketa antolatu dute udalek. Buruntzaldeko DBHko 11 ikastetxetako gaztetxoek hartu dute parte.
Otsailaren 14tik martxoaren 14a bitartean 2011ko SMSen "Motxian eby" lehiaketa egingo da www.buruntzaldea.org webgunean. Buruntzaldeko ikastetxeetan otsailean zehar Adur Larreak emango dituen saioetako jasoleek parte hartu ahal izango dute. Saria ukitzeko pantaila duen sakelako telefonoa izango da.
Eskualdean gaztetxoei zuzenduta dauden euskarazko jarduerak eta zerbitzuak internet bidez ikusi daitezke dagoeneko. Jardueren eta zerbitzuen gida Buruntzaldeko sei Udalek prestatu dute eta hamasei urtetik beherako gaztetxoei dago zuzendua.
Saioak irailaren 25etik urtarrilaren 30era izango dira, ostiraletan (arratsaldez) eta larunbatetan, Andoainen. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek irailaren 1etik 18ra eman beharko dute izena.
Aurtengo udarako ere udaleku irekiak eta kirol udalekuak antolatu dituzte.