buruntzaldeko logoa

Haur eta gazteen aisialdia

Web gune honetan topatuko duzun gida hau Buruntzaldeko sei udalok prestatu dugu. Gidaren helburua da udalerri bakoitzean hamasei urtetik beherakoei euskaraz aisiako edo denbora libreko zer eskaintza dagoen jakitera ematea eta zer egin nahi duten aukeratzen laguntzea.

Informazioa jarduera-motaren arabera dago antolatua: aisia, akademiak, dantza, bertsolaritza, kirola eta beste hainbat jarduera ageri dira, bata bestearen ondoan sailkatuak. Horrez gainera, herriko informazioaren amaieran, erakundeen zerrenda aurkituko duzu, informazio gehiago nahiko bazenu ere.

Eskualdeko ia-ia haur eta gaztetxo guztiek euskaraz ikasten dute. Hortaz, eskolak (eta, askoren kasuan familiak) emandako euskarazko gaitasuna eskolaz kanpoko jardueretan normaltasun osoz baliatzea nahiko genuke udaletako arduradunok, uste baitugu horixe dela onuragarriena, bai euskarak aurrera egiteko, bai eskualdearen giza garapenaren aurrerabiderako.

Lehen esan bezala, hau gidaren hirugarren edizioa da, baina gehiagotan eta hobeto egitea nahiko genuke. Horretarako, ordea, beharrezkoa da zuk zeuk ere parte hartzea. Beraz, gida egunean edukitzeko, ondoko lerro hauetan seinalatu dizugu nola bete dezakezun eginkizun hori, nahi izatera behintzat.

Gidako jardueraren bat aukeratu eta gero, ikusten baduzu errealitatean ez dela euskaraz egiten edota informazioan edo zerbitzuan hutsuneren bat dagoela, eskertuko genizuke dena delako okerra Udaleko Euskara Zerbitzuari jakinaraztea, betiere honako datu hauek adieraziz:

- jardueraren izena.

- erakunde arduraduna.

- kexak eta argibide zehatzak.

albisteak

Eskualdean euskaraz egingo diren jardueren berri izango dute hamasei urtetik beherako gazteek

Eskualdean gaztetxoei zuzenduta dauden euskarazko jarduerak eta zerbitzuak internet bidez ikusi daitezke dagoeneko. Jardueren eta zerbitzuen gida Buru­n­tzaldeko sei Udalek prestatu dute eta hamasei urtetik beherako gaztetxoei dago zuzendua.

irakurri gehiago +

Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua ateratzeko ikastaroa

Saioak irailaren 25etik urtarrilaren 30era izango dira, ostiraletan (arratsaldez) eta larunbatetan, Andoainen. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek irailaren 1etik 18ra eman beharko dute izena.

irakurri gehiago +
Hernaniko udalekuak

Hernaniko Euskara Zerbitzuak udalekuetan izena emateko epea zabaldu du

Aurtengo udarako ere udaleku irekiak eta kirol udalekuak antolatu dituzte.

irakurri gehiago +
albiste gehiago +
Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuak · iametza interaktiboak garatua
Lege oharra