Orain umetxo bat daukazue esku artean, eta gaurtik bertatik hasi beharko duzue haurraren etorkizuna bideratzen. Ume sortu berriari hainbat gauza eman behar zaizkio: babesa, arreta, maitasuna, janaria, arropa... eta HIZKUNTZA(k). Hizkuntzak beharko ditu zuekin eta bere ingurukoekin komunikatzeko, beharrak adierazteko, pentsatzeko, jolasteko...
Umearen hasierako bizimoduan, familia du bere mundu osoa. Hortik jasoko duen hizkuntza izango du lehen hizkuntza, bere mundu afektiborako hizkuntza. Garrantzizkoa da, beraz, haurrarekin euskaraz hitz egitea, baina, hori bezain garrantzizkoa da etxeko hizkuntza, bikotekideen artekoa, familiakideen artekoa, euskara izatea (ahal denean, behintzat). Umeak euskararekin duen harremana eta lotura osoagoak izango baitira horrela.
Aurrerantzean, beste erabaki batzuk hartu beharko dituzue: eskola hautatu, aisialdirako eskaintza zabala aztertu eta zuen seme edo alabarentzako egokien iruditzen zaizuena aukeratu... Eta hor ere kontuan hartu beharreko alderdia izango da hizkuntzarena.
Horrela ziurtatuko duzue etorkizunean zuen seme-alaben komunikazio-gaitasuna, eta beste hizkuntza batzuk errazago eta hobeteko ikasiko dituztela.
Goza dezazuela txiki horrekin!!!
Eskualdean gaztetxoei zuzenduta dauden euskarazko jarduerak eta zerbitzuak internet bidez ikusi daitezke dagoeneko. Jardueren eta zerbitzuen gida Buruntzaldeko sei Udalek prestatu dute eta hamasei urtetik beherako gaztetxoei dago zuzendua.
irakurri gehiago +
Gaur 'Aukera ezazu, aukera gehiago eta hobeak izan ditzazun' matrikulazio-kanpaina aurkeztuko dute Buruntzaldeako Udalek Hernanin. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek 2002an «euskarako egitasmoak elkarlanean emateko hitzarmena» sinatu zuten.
irakurri gehiago +
Adimen emozionala eta euskara gaitzat izan dituen tailerra burutu berri da Aita Larramendi Ikastolan. Hogeita bat gurasok hartu du parte, Iñaki Pikabea psikologoak hiru saiotan bideratu duen ikastaro txikia.
irakurri gehiago +
Hurrengo egunotan banatuko dira 267.000 ale Euskal Herri osoan.
irakurri gehiago +
Etxean zer ikusi, hura ikasi lemapean lanean ari dira joan deneko hiru urtean Buruntzaldeko Udalak.
irakurri gehiago +
Orotara, euskarazko produktuen 260.000 katalogo inguru banatuko dituzte Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan eta Lapurdin. Nobedadeak: gurasoentzako atala eta komikiena.
irakurri gehiago +