Aurten ere, Buruntzaldeko autoeskola bakoitzean teorikoa euskeraz ateratzen dutenen artean, zozketa egingo da. 400 euroko saria jasoko dute irabazleek, azterketako gastuak ordaintzeko.
Buruntzaldeko autoeskola bakoitzean iaz azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditu zutenen artean sariak banatu dituzte.
Batez ere, aurten 18 urte betetzen dituzten gazteak animatu nahi dituzte Buruntzaldeko Udalek, gidabaimena euskeraz ateratzera.
Zergatik euskara EAEn ofiziala dela 30 urte baino gehiago bete direnean Gipuzkoako gazte guztiek gidabaimena gaztelaniaz ateratzen dute?
Nahi dutelako?
Zenbatek?
Euskaraz gai ez direlako?
Zenbatek?
Euskaraz ezin delako?
Zenbatek?
Buruntzaldeko Euskara Batzordeek euskararen erabilera sustatzeko hainbat egitasmo jarri dituzte martxan. Eta, oraingoan, Semaforo berdea: orain gidabaimena euskaraz. Eman bidea ekimena aurkeztu dute.