buruntzaldeko logoa

Gidabaimena euskaraz

Buruntzaldeko autoeskoletan posible da gidabaimena euskaraz ateratzeko prestakuntza euskaraz egitea.

Buruntzaldeko udalek diruz lagunduta, hainbat material eskuratu dituzte auto-eskolek, paperean nahiz euskarri digitaletan, ikasleek beraien prestakuntza euskaraz egiteko aukera izan dezaten.

Gidabaimena ateratzeko adinean dauden gazte asko euskaldunak dira eskualdean, eta arlo horretan, auto-eskolek beraien aldetik ahalegin batzuk eginak bazituzten ere, hutsune handia zegoen. Egitasmo honekin urrats garrantzitsua eman da eskualdean auto-eskola guztiek adierazi dutelako bertan parte hartzeko asmoa.



Teorikoa doan ateratzeko aukera

2011n 18 urte betetzen dituzten Buruntzaldeko gazte guztiek jaso dute informazioa etxean, gidabaimena euskaraz ateratzeko hautua egin dezaten. Oso material egokia da  auto-eskolek, euskarazko prestakuntza emateko, ikaslearen esku jarriko dutena, eta azterketarekin bat dator, guztiz. 2011. urtean zehar gida-baimena euskaraz prestatu eta ateratzen dutenen artean zozketa bat egingo da eta auto-eskola bakoitzeko sari bat emango da. Saria hauxe da: prestakuntza teoriko bat doan (gehienez 400€)

 

Ikasgai bat entzun nahi?

Ikus bideoa (auto-eskoletan eskaintzen den programetako batetik hartuta).

 

albisteak

Gidabaimea euskeraz ateratzeko aukera, eta muxu truk!

Aurten ere, Buruntzaldeko autoeskola bakoitzean teorikoa euskeraz ateratzen dutenen artean, zozketa egingo da. 400 eu­ro­ko sa­­­­­ria jasoko dute irabazleek, azterketako gastuak or­dain­tzeko.

irakurri gehiago +

Gida-baimeneko azterketa teorikoa euskaraz gainditzeagatik sarituak

Buruntzaldeko autoeskola bakoitzean iaz azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditu zutenen artean sariak banatu dituzte.

irakurri gehiago +

Gidabaimena euskeraz eta doan ateratzeko aukera

Batez ere, aurten 18 urte betetzen dituzten gazteak animatu nahi dituzte Buruntzaldeko Udalek, gidabaimena euskeraz ateratzera.

irakurri gehiago +

Gidabaimenaren bidegorria

Zergatik euskara EAEn ofiziala dela 30 urte baino gehiago bete direnean Gipuzkoako gazte guztiek gidabaimena gaztelaniaz ateratzen dute?
Nahi dutelako?
Zenbatek?
Euskaraz gai ez direlako?
Zenbatek?
Euskaraz ezin delako?
Zenbatek?

irakurri gehiago +
Egitasmoaren aurkezpena

Gidabaimena euskaraz atera daiteke Buruntzaldean

Buruntzaldeko Euskara Batzordeek euskararen erabilera sustatzeko hainbat egitasmo jarri dituzte martxan. Eta, oraingoan, Semaforo berdea: orain gidabaimena euskaraz. Eman bidea ekimena aurkeztu dute.

irakurri gehiago +
albiste gehiago +
Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuak · iametza interaktiboak garatua
Lege oharra