Datozen egunotan banatuko dira 9.000 ale inguru Buruntzaldean.
Durangoko Azoka egunotan zabalik, eguberriak ate joka… Urteroko hitzorduotarako baliagarria izango zaigun euskal produktuen 2009ko katalogoa kalean da jada. Papereko edizioko 9.000 ale banatu dituzte Buruntzaldean. Baina noiznahi kontsulta liteke gida, www.katalagoa.org web orrialdean. Eguneratu, itxuraz berritu eta edukiz indartu dute euskal produktuei eskainitako ataria.