Liburuxka honetan euskaraz argitaratzen diren produktu egokienak eta haien inguruko informazioa –argitaletxea, prezio tartea eta abar– jaso ditugu, etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko edo gozatzeko aukera izan dezaten.
Liburuxka honako zortzi ataletan banatuta dago: musika, filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, gurasoentzako materiala, informatika eta jostailu eta jokoak; gainera, zenbait ataletan adinaren araberako banaketa ere egiten da.
Aurtengo edizioaren 200.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan.
Informazio guztia www.katalogoa.org web gunean aurkitu dezakezu. Nahi izanez gero katalogo osoa PDF formatuan jaitsi dezakezu.
Datozen egunotan banatuko dira 9.000 ale inguru Buruntzaldean.
irakurri gehiago +