buruntzaldeko logoa

Euskarazko produktuen katalogoa 2009-2010

Liburuxka honetan euskaraz argitaratzen diren produktu egokienak eta haien inguruko informazioa –argitaletxea, prezio tartea eta abar– jaso ditugu, etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko edo gozatzeko aukera izan dezaten.

Liburuxka honako zortzi ataletan banatuta dago: musika, filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, gurasoentzako materiala, informatika eta jostailu eta jokoak; gainera, zenbait ataletan adinaren araberako banaketa ere egiten da.

Aurtengo edizioaren 240.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan.

Informazio guztia www.katalogoa.org web gunean aurkitu dezakezu. Nahi izanez gero katalogo osoa PDF formatuan jaitsi dezakezu.

albisteak

www.katalogoa.org plazerrezko produktuen ataria

Durangoko Azoka egunotan zabalik, eguberriak ate joka… Urteroko hitzorduotarako baliagarria izango zaigun euskal produktuen katalogoa kalean da jada. Papereko edizioko 9.000 ale banatu dituzte Buruntzaldean. Baina noiznahi kontsulta liteke gida, www.katalagoa.org web orrialdean. Eguneratu, itxuraz berritu eta edukiz indartu dute euskal produktuei eskainitako ataria.

irakurri gehiago +
albiste gehiago +
Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuak · iametza interaktiboak garatua
Lege oharra