buruntzaldeko logoa

Eskatu frutak eta barazkiak euskaraz

Perretxiko, meloi, urdaiazpiko eta menda freskoz eginiko salteatua

Osagaiak:

Kardu-ziza (2 erretilu)
Baratxuria (3 ale)
Urdaiazpikoa (300 gr.)
Zainzuri berdeak (2 eskukada)
Meloia (unitate erdia)
Oliba olioa
Ozpin baltsamikoa
Menda

Prestaketa:

Perretxikoak osorik daudela gatz eta baratxuriarekin salteatu
Urdaiazpikoa tiratan moztu
Meloia zuritu eta xerratan ebaki
Zainzuriei beheko aldea kendu eta zartaginean pasa kolorea hartu arte
Menda txiki-txiki egin

Aurkezpena:

Plateraren erdian kardu-zizak jarri
Gainean zainzuriak ipini
Ondoren, urdaiazpiko-xerrak
Gero, meloi-xerrak
Olio eta ozpin baltsamikoarekin ondu
Menda txikitua gainetik bota

Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuak · iametza interaktiboak garatua
Lege oharra