buruntzaldeko logoa

Eskatu frutak eta barazkiak euskaraz

Fruta eta barazki asko ezagunak ditugu, eta badakigu haien euskarazko izena, baina askotan gaztelaniaz idatzita egoten dira dendan. Beste fruta eta barazki batzuk, berriz, ez ditugu ezagutzen, kanpoko produktu asko dagoelako salgai, eta galdetzen dugunean, maiz, gaztelaniazko izenarekin erantzuten digute.

Buruntzaldeko egitasmo hau dela medio, fruta eta barazkien izenak euskaraz jarri ahal izan dituzte dendariek, eta guk, erosleok, aukera dugu izenak ikasteko eta, batez ere, ERABILTZEKO.

"ESKA ITZAZU FRUTA ETA BARAZKIAK EUSKARAZ"

albisteak

Barazkiak

Barazkien sekuentzia didaktikoa HABEren eskutik

Buruntzaldeako udalek ogiarekin, barazkiarekin eta frutarekin eta haragiarekin egin zuten antzera Habe Ikasbilek bere webgunean barazkien inguruko sekuentzia didaktikoa zintzilikatu du. Bertan barazkien izenez gain, barazkien egutegia eta hainbat gomendio kontsultatu daitezke euskaraz.

irakurri gehiago +
Gabonetako betekadak saihesteko, frutak eta barazkiak lagun

Gabonetako betekadak saihesteko, frutak eta barazkiak lagun

Betekada asko egiten den garaia gainean dugu. Neurri handirik jarri gabe, nahikoa jan eta edateko tartea hartzen da eguberrietan.

irakurri gehiago +
albiste gehiago +
Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuak · iametza interaktiboak garatua
Lege oharra