Nola lortu zerga informazioa?
Zerga informazioa eskuratzeko (sarrerak, gastuak, atxikipenak… etab.) hiru bide dituzu:
- Pasahitz operatiboa baldin baduzu, Ogasuneko web gunean errentako laguntza programatik zuzenean jaitsita. Pasahitz operatiboaren eskaera Internet bidez egin daiteke eta ondoren Ogasuneko bulegoetara joan jasotzera. Internet bidez eskaera egin gabe, zuzenean bulegoetan ere jaso daiteke (NAN orijinala eta kopia aurkeztu behar ditu interesatuak).
- 902 100 040 telefonoan edo internet bidez eskatuta, etxera bidaliko dizugu posta arruntez.
- Ogasuneko bulegoetara hurbilduta: Donostia (Okendo eta Errotaburu). Ez da inoiz ere emango beste pertsona batzuei dagokiena, horien baimen idatzia aurkeztu arren, non eta behar bezala erregistratutako ordezkariak ez badira.
Aitorpena finantza entitateen bidez aurkeztea aukeratzen baldin baduzu (Kutxa, Euskadiko Kutxa, Caja Rural, La Caixa edo Banco Guipuzcoano) zerga informazioan ageri diren datuetan sartzeko baimena eman dakioke entitateari, baimen eredu bat beteta. Eredu hori (001-CB eredua) lortzeko moduak:
- Berehala, pasahitz operatiboa edo sinadura elektronikoa erabiliz, Ogasunatariaren barruan (kanpaina honetarako nobedadea).
- Ogasuneko bulegoetara hurbilduta. Bulegoak: Donostia (Okendo eta Errotaburu), Azpeitia, Bergara, Eibar, Irun eta Tolosa.
- Telefonoz (902 100 040) edo Internet bidez eskatuta. Hala eginez gero, etxera bidaliko dizugu posta arruntez.