buruntzaldeko logoa

Errenta aitorpena

Nola egin dezaket?

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. 2011. urteko ekitaldia.

 

 

 

 

 

Lau dira errenta aitorpena aurkezteko modalitateak:

  • Proposamena: 2012/03/29tik 2012/04/17ra bitartean, 200.000tik gora proposamen bidaliko dira, apurka-apurka, postaz (aitorpen guztien erdia baino gehiago). Horietako  23.000 inguru Buruntzaldeko herritarrei. Departamentuaren webgunean eta bulegoetan ere eskuratu ahal izango dira. Proposamenarekin ados izanez gero, onartu egin behar da telefonoz edo internet bidez. Iaz proposamenen %86 onartu ziren. Informazio gehiago.
  • Mekanizatua: telefonoz edo internet bidez hitzordua aurrez eskatuz gero, aitorpena egiten lagunduko dizute bulegoetan. Informazio gehiago.
  • Internet: laguntza programaz baliatuta, internet bidez bidali dezakezu aitorpena. Zerorrek egin dezakezu zuzenean, edo, bestela, 500etik gora ordezkari profesionaletako edozeinen bitartez. Informazio gehiago.
  • Papera: behar bezala betetako inprimakia aurkeztuz. Informazio gehiago.

Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuak · iametza interaktiboak garatua
Lege oharra