Gipuzkoako Foru Ogasunak emandako datuen arabera, 2010eko Errenta Aitorpena euskaraz egin duten gipuzkoarren kopurua igo egin da.
Ekainaren 25era arte herritarrak Ogasunarekin ditugun kontuak argitzera deituak gaude. Aitorpena onartu aurretik ordea, asko izan ohi dira banketxe edo gestorietara joan ohi direnak.
Kobratzea edo ordaintzea egokituko zaion, ziurrenik batek baino gehiagok datozen asteotan egingo duen kalkuluetako bat izango da. Errenta Aitorpena egiteko garaia heldu baita. Aipatu galderaren erantzuna laster jakingo dute autolikidazio proposamena jasotzen dutenek. Edozein kasutan, ekainaren 25era arte luzatuko den aurtengo kanpaina abiatu berri da.