buruntzaldeko logoa

Errenta aitorpena

Diru kontuak gaztelaniaz egin ohi ditugu normalean, ezta? Ohitura falta, hitz teknikoak, segurtasun falta...
 

HALA ERE, gero eta aukera gehiago dago errenta aitorpena euskaraz egiteko.
 

Zure herrian badira profesionalak euskaraz ere zerbitzu ona eman diezazuketena. Behar dituzun azalpen guztiak emango dizkizute euskaraz ere uler dezazun errentaren aitorpena. Behin lehendabiziko aldiz eginez gero ez diozu berriro zailtasunik ikusiko. Ikusi eskuineko aurkibidean zure herriko zein gestoriak eskaintzen duen errenta euskaraz egitea.

 

Errenta aitorpena euskaraz Buruntzaldean

Azken bi ekitaldietako datuen bilakaera

  2008 2009 2010
  Guztira Euskaraz % Guztira Euskaraz % Guztira Euskaraz %
Andoain 8.164 701 8,59 8.115 732 9,02 8.039 777 9,66
Astigarraga 2.558 229 8,95 2.548 264 10,36 2.620 297 11,33
Lasarte-Oria 10.104 508 5,03 9.931 537 5,41 9.930 596 6
Hernani 10.509 1.271 12,09 10.484 1.363 13 10.491 1.400 13,34
Urnieta 3.303 304 9,20 3.280 310 9,45 3.318 325 9,79
Usurbil 3.429 494 14,41 3.426 544 15,88 3.427 591 17,24

 

* Oharra: Astigarragan ez dago errenta euskaraz egitea eskaintzen duen gestoriarik

Gipuzkoako datuak herriz herri

albisteak

Euskarazko errenta aitorpenak gora doaz

Gipuzkoako Foru Ogasunak emandako datuen arabera, 2010eko Errenta Aitorpena euskaraz egin duten gipuzkoarren kopurua igo egin da.

irakurri gehiago +
Errenta euskaraz

Errenta aitorpena, euskaraz

Ekainaren 25era arte herritarrak Ogasunarekin ditugun kontuak argitzera deituak gaude. Aitorpena onartu aurretik ordea, asko izan ohi dira banketxe edo gestorietara joan ohi direnak.

irakurri gehiago +
Errenta kanpainaren irudia

2009ko Errenta Aitorpen kanpaina abiatu da

Kobratzea edo ordaintzea egokituko zaion, ziurrenik batek baino gehiagok datozen asteotan egingo duen kalkuluetako bat izango da. Errenta Aitorpena egiteko garaia heldu baita. Aipatu galderaren erantzuna laster jakingo dute autolikidazio proposamena jasotzen dutenek. Edozein kasutan, ekainaren 25era arte luzatuko den aurtengo kanpaina abiatu berri da.

irakurri gehiago +
albiste gehiago +
Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuak · iametza interaktiboak garatua
Lege oharra