buruntzaldeko logoa

Diru kontuak

Gestorietan ere dokumentazioa euskaraz

Poliki bada ere, errentaren aitorpena euskaraz egiteko eskariak gora egin duen bezala, gestorietako gainerako ahozko zein idatzizko harremanetan ere gero eta presentzia handiagoa du euskarak. Aspaldi ohartu ziren gestiogileak euskararen erabileraren garrantziaz, eta haien bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeak dakarkien onuraz. Hori horrela, eta diru-kontuetan ere euskaraz aritzeko behar den konfiantza giroa sortu nahian, gestorietako langileek gero eta presenteago daukate hizkuntzaren aldagaia bezeroekin dituzten harremanetan.

Gestorietako profesional hauentzat, dena den, ez da erraza izaten egin ohi dituzten tramite guztiak euskaraz egitea, ohitura faltaz aparte, askotan ez dutelako izaten eguneroko jardunean erabiltzen dituzten dokumentuen euskarazko eredurik.

Hutsune hori betetzera dator kanpaina honen bidez Buruntzaldeko gestoria parte-hartzaileen artean banatu den CDa, lanerako hainbat material eta erreferentzia interesgarriz osatuta dagoena. Beldurrak uxatzea da lehenengo lana, ekinez egiten da bidea, eta horretarako sortua da tresna hau, bidea beldurrik gabe urratzen hasteko.

CDa eskuratu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan.

albisteak

205.000 gipuzkoarrek jaso dute etxean Errenta Aitorpena egina

Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek errenta aitorpena euskaraz egiteko laguntza eskaintzen dute.

irakurri gehiago +
Errenta Aitorpena egiteko garaia iritsi da

Errenta Aitorpena egiteko garaia iritsi da

Iritsi da 2007.urteko kontuak argitzeko garaia. Errenta Aitorpena egiteko epea zabaldu da eta milaka herritar dagoeneko hitzorduak eskatzen eta bete eta entregatu beharreko dokumentazio bila arituko dira honez gero. Gogoratu, euskaraz egin daiteke Errenta Aitorpena. Aurrerantzean, Foru Ogasunarekin izan beharreko harremana ere euskaldundu daiteke bide batez, Errenta Aitorpena egiterakoan.

irakurri gehiago +
albiste gehiago +

hiztegia

Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuak · iametza interaktiboak garatua