buruntzaldeko logoa

Derrigorrezkoaren Ondorengo Ikasketak

Buruntzaldeko udalek Bigarren Hezkuntzako ikasketak euskaraz egitea gomendatzen dizute. Horrela, hobeto prestatua egongo zara zeure etorkizun profesionalerako, eta herri honetako bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan lan egin ahal izango duzu.

Gero eta beharrezkoagoa da bi hizkuntzak ongi jakitea, bai administrazioan lan egiteko (udaletan, Aldundian, Jaurlaritzan, EITBn ...), bai enpresa-munduan aritzeko. Izan ere, administrazioaz gain, gero eta gehiago ari dira beren eguneroko jardunean euskararen erabilera normalizatzen, bai bezeroei zerbitzu hobea emateko, bai enpresa barruko langileen arteko harremanetan ohiko hizkuntza bihurtzeko.

albisteak

Usurbilgo lanbide eskola

'Aukera ezazu DBHO euskaraz'

Gaur 'Aukera ezazu, aukera gehiago eta hobeak izan ditzazun' matrikulazio-kanpaina aurkeztuko dute Buruntzaldeako Udalek Hernanin. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek 2002an «euskarako egitasmoak elkarlanean emateko hitzarmena» sinatu zuten.

irakurri gehiago +
¿Qué aprender? El momento decisivo de los estudiantes

Zer ikasi, ikasleen une erabakigarria

Irailetik aurrera hezkuntza ziklo berri bati ekingo diotenek zer egin erabakitzen ariko dira honez gero. Besteek, argi izango dute. Batzuentzat zein besteentzat, ekainaren 2tik 13ra zabalik izango da erdi eta goi mailako zikloetan aurre matrikulatzeko epea. Urnietako Salesiar ikastetxeko zuzendari Mikel Ormazabalek xehetasun gehiago ditu.

irakurri gehiago +
albiste gehiago +
Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuak · iametza interaktiboak garatua
Lege oharra