1. Helburu orokorrak
• Eskualde mailan egiten ditugun egitasmoen berri ematea modu sistematizatuan.
• Maiztasun batez agertzea komunikabideetan.
• Komunikabideekiko harremanak txukun lantzea.
2. Helburu zehatzak
• Publi-erreportaje, web orri, prentsa-ohar eta prentsaurrekoen bitartez gure egitasmoen berri ematea Buruntzaldeko herritarrei. Egitasmo jakinetan, kontuan izango ditugu xede-talde berezituak ere; hala nola, merkatariak, enpresariak, familiak...
• Web orria ahalik eta osatuena izatea eta informazioa emateko bitarteko bezala indartzea.
• Buruntzaldeko herritar euskalduna sentsibilizatu nahi dugu beren esku dituen zerbitzu euskaldunak erabil ditzan.
• Buruntzaldeko herritar erdaldunari euskararen alde egiten ditugun ekimenak ezagutarazi nahi dizkiogu aldeko iritzia izan dezan eta bere esku dagoena egin dezan.
Material osagarria