MIHI-ARRAINA "MEUNIÉRE" ERARA
Arraina garbitu eta lehortutakoan, erantsi gatza eta pasa irinetan. Ondoren, oliotan frijituko dugu, gurin pixka batekin, gorritu arte. Azpil batera aterako dugu, patata egosiekin batera. Zartagin batean, 75 g gurin urtuko dugu, baso-erdi limoizukurekin. Arrainari eta patatei erantsi eta, bukatzeko, perrexil xehatuez apainduko dugu.
Arraina frijitu beharrean, labean ere erre dezakegu eta, ondoren, saltsa erantsi. Saltsari ganbak eta kapar batzuk gehitzen badizkiogu, itxura ederragoa hartuko du plater honek.
- Más recetas y trucos: